Xoxoteko Eguna

Uztarria.eus 2009ko eka. 1a, 13:27

Eguraldi bikainak lagunduta, jendetza handia izan zen atzo (igandea) Xoxote Egunean. Goizeko bederatzietan etxafuegoek irteera eman zioten Xoxoterako ibilaldiari. Bidean jendearen joan etorria handia izan zen eta giro ederra sortu zen aterpearen inguruko zelai eta pago azpietan. Meza orduan jendetza bildu zen eta mendian bizia utzi duten azpeitiar mendizaleen omenez lore eskaintza egin zuten. Lagun Onak Mendi Bazkunekoen arabera, "egun borobila atera zen". Atzo amaitu zen Mendi Asteari dagokionez, "oso balorazio positiboa egiten dugu elkartetik, bai parte-hartzeaz eta baita ekitaldien kalitateaz ere. Goi mailako astea izan da aurtengoa". Argazkian, atzoko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide