Ikasturtea agurtzeko jaialdia

Uztarria.eus 2009ko eka. 15a, 14:02

Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleek joan den ostiralean agurtu zuten ikasturtea. Horretarako, urtero legez, ikasturte amaierako jaialdia egin zuten kiroldegian. Maila desberdinetako ikasleek era guztietako emanaldiak eskaini zizkieten kiroldegian bildutako gurasoei. Ikasberri Azpeitiko Ikastolakoek, berriz, datorren larunbatean agurtuko dute aurtengo kurtsoa. Ikasleentzako eta gurasoentzako egun osoko festa antolatu dute. Argazkian, Karmelo Etxegarai eta Urola Ikastolako ikasleak, ostiraleko jaialdian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide