Gonbidapenak agortuta

Uztarria.eus 2009ko eka. 17a, 12:24

Sexuen heziketa egitasmoaren barruan, Parekidetasun Sailak 'Porrotx eta Mari Mototxekin bihurrikeriak, muxuak eta kilimak' ikuskizuna antolatu du datorren astelehenerako (ekainak 22). Sarrera doan izango den arren, joateko gonbidapena behar da. Gaur (asteazkena) 09:00etan hasi dira udaletxean gonbidapenak banatzen, baina ordu batean guztiak agortu dira. Guztira 650 gonbidapen banatu dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide