Musikarekin agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2009ko eka. 18a, 13:44

Juan Antxieta Musika Eskolakoek ikasturte amaiera ospatzeko jaialdia egin zuten atzo (asteazkena). Urtean zehar ikasitako guztia ikusleei erakusteko asmoarekin, adin ezberdinetako ikasleek hainbat doinu, kanta eta dantza egin zituzten. Argazkian, ikasle talde bat eskusoinua jotzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide