ETAren azken hilketa salatu dute

Uztarria.eus 2009ko eka. 20a, 14:42

Eduardo Antonio Puelles Garcia Espainiako poliziaren hilketa salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur (larunbata), 12:00etatik 12:15era, udaletxe aurrean. ETAk hil zuen, atzo. Eudelen deialdiarekin bat eginez, EAJ, EA eta Aralarreko udal taldeetako ordezkariak izan dira elkarretaratzean, herritarrez gain. Puelles Espainiako Poliziaren Bizkaiko informazio inspektore burua zen, eta ETAk atzo Arrigorriagan hil zuen, kotxe azpian jarritako bonba eztandaraziz. Inazio Uria azpeitiar enpresaburua zen atzo arte ETAren azken hildakoa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide