Urteko gaurik motzena

Uztarria.eus 2009ko eka. 24a, 12:03

San Juan bezpera izanik, herriko hainbat auzo eta txokotan egin zuten sua atzo (asteartea), urteko gaurik motzena ospatuz. Dantzari eta trikitilariek girotu zuten Azpeitiko plazan piztu zuten sua. Hainbat dantza eskaini zizkieten bertara gerturatutakoei eta ondoren herriko umeek dantzariekin bat egin eta dantza egin zuten suaren inguruan. Argazkian, plazako San Juan sua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide