Haurren Barraka Eguna ostegunean Sanjuandegin

Uztarria.eus 2009ko eka. 3a, 12:58

Dagoeneko hasi dira Sanjuandegiko festen baitako ekitaldiak. Esaterako, Idiazabalgo txiste kontalariak izango dira gaur (asteazkena), 22:00etan, Erreka tabernan eta bihar (osteguna) Mus Txapelketa jokatuko dute, 21:00etan, Ongi Etorri Erretegian. Bihar, gainera, Azpeitiko Udaleko Festa Batzordeak antolatuta Haurren Barraka Eguna izango da Sanjuandegin, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Barraketan ibiltzeko txartel bakoitza euro bat kostatuko da bihar arratsaldean. Festetako txupinazoa ostiral arratsaldean botako dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide