Emakumeen aurkako indarkeria salatuz

Uztarria.eus 2009ko eka. 25a, 13:48

Maria Puy Perezen hilketa salatzeko elkarretaratzea egin zuten Euskal Herriko hainbat herritan atzo (asteartea). Azpeitian ere emakumeen aurkako indarkeria salatu nahi izan zuten. "kalera atera behar gara, gure haserrea azaldu eta beste horrelako gertaera bat gehiago nahi ez dugula oihukatzera", azaldu dute Azpeitiko Bilgune Feminista kideek. Argazkian, atzo anbulatorio aurrean egin zuten elkarretaratzea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide