Ikasberrik bi final irabazi ditu

Uztarria.eus 2009ko eka. 4a, 11:33

Joan den asteburuan jokatutako Eskola Kiroleko areto futboleko Gipuzkoako finala Ikasberri A taldeak irabazi du. Penaltietan erabaki zuten Hirukide A taldearen aurkako partida. Bestetik, Gasteizen jokatutako Euskadiko euskal kirol eta jokoetan Infantil mailako finalean herriko bi talde aritu ziren nor baino nor, Ikasberri eta Urola (argazkian). Lehia honetan ere Ikasberrik lortu zuen txapela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide