Geltoki bikiak

Uztarria.eus 2009ko eka. 4a, 12:43

Galiziako Ordes herrian Azpeitian dagoen geltoki berdin-berdina dago. Asteazkenean Ordesetik 40 bat lagun etorri ziren Azpeitiko geltokia eta Tren Museoa ezagutzera. Azpeitiko geltokiaren eraikinean burutu diren zaharberritze lanak ezagutu zituzten. Ordeseko geltokia zaharberritu ondoren geltokia Museo gisa egokitzeko asmoa dute. Argazkian, Ordeseko geltokia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide