Estali gabeko igerilekua larunbatean zabalduko dute

Uztarria.eus 2009ko ekainaren 10a

Larunbatean irekiko ditu Azpeitiko estali gabeko igerilekuak ateak. Irailaren 13a bitartean, bainuaz gozatzeko aukera izango da. Igerilekua egunero zabalduko dute, 11:00etatik 20:00etara. Eguraldi iragarpenen arabera, larunbatean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eta termometroa 25ºC-ren bueltan geratuko da. Aproposa beraz igerilekura hurbiltzeko. Argazkian, estali gabeko igerilekua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide