Bankuak lapurtzeko prestatzen?

Uztarria.eus 2009ko eka. 11a, 19:56

Perez Arregi plazatxoko jarlekuak arriskuan daudela dirudi. Batzuk bai, behintzat. Argazkikoak eta besteren batek, zorura lotzen dituzten torlojuak erabat edo erdi askatuta dituzte. Kili-kolo ere badago bakarren bat, esertzen hasten denari sustoa emateko moduan. Norbaitek lana hartu duenik ezin ukatu; zer asmorekin, ezin jakin. Bankuak lapurtzeko asmotan ote dabil norbait? Ibaiederreko urtegititik eraman zituzten batzuk...

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide