Hasi dituzte haur parke estaliko lanak

Uztarria.eus 2009ko eka. 12a, 11:48

San Agustinen eta Izarraitz pilotalekuaren arteko lur eremuan hasi dira haur parke estaliko lanak egiten. Orain lurzorua txukuntzen eta parkea estaliko duen beirazko estalkiaren oinarria jartzeko lanak ari dira egiten (argazkian). Haur parkean eserlekuak, jostailuak eta mahaiak jarriko dituzte. Beirazko estalkiak 600 metro koadro inguru babestuko ditu. Lanek, 894.944 euroko aurrekontua dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide