Joan den larunbatean Azpeitiko ezker abertzaleak herri batzarra egin zuen, Betharram Aretoan. Bertan 100 lagun inguru elkartu ziren eta besteak beste, ezker abertzalearen bilakaeraz Azpeitian, azkeneko urteko balorazioaz eta Euskal Herriaren eraikuntza eta gatazka politikoaren konponbideaz hitz egin zuten. Ildo beretik, "Azpeitiko ezker abertzaleak eraikitako proiektu ezkertiar eta abertzalea egingarria dela" azpimarratu zuten. Batzarraren ondoren, Añotan bazkaldu zuten guztiek. Argazkian, larunbateko batzarreko une bat.