DYA gertutik ezagutzeko aukera

Uztarria.eus 2009ko uzt. 13a, 13:17

Azpeitiko DYA gertutik ezagutzeko aukera izan zuten herritarrek larunbatean. Goizez eta arratsaldez izan zen jardunaldia eta euren lan tresnak erakusteaz gain, hainbat ekimen ere antolatu zuten egunean zehar. Umeak gunea ezagutu eta era berean ondo pasatu zezaten, esaterako, eskalatzeko horma jarri zuten eta bertara igo ondoren, umeek tirolinan jaisteko aukera izan zuten. Gainera, bertaratu zirenek bihotz-biriketako masaje nola ematen den ikasi zuten, baita erreskateak nola egiten diren ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide