1.110 gramoko amuarraina bi gaztetxoren eskuetan

Uztarria.eus 2009ko uzt. 13a, 13:28

Asier Aranbarri eta Jon Lapeira azpeitiar gaztetxoek (argazkian) 1.110 gramoko amuarraina harrapatu zuten ostegunean Urola ibaian, anbulatorioa eta Artzubiko zubiaren arteko ibai zatian. 10 eta 13 urte bitarteko lagun taldea ibili ohi dira arrantzan eta, normalean pieza txikiagoak ateratzen dituzten arren, batzuetan tamaina horretako sorpresak etortzen zaizkie.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide