Loraldiko ikuslegoaren saria aukeratzeko egunak

Uztarria.eus 2009ko uzt. 13a, 14:54

Loraldi 09 balkoi eta leiho lehiaketako epaimahaiak aurreneko aukeraketa egin berri du. Herrian zehar ibili ziren balkoi eta leiho ikusgarrienak aukeratzen eta argazkiak atera zizkieten. Guztira 33 argazki atera dituzte eta horiekin erakusketa bat zabaldu dute gaur (astelehena) udaletxeko sarreran, herritarrek euren gustukuena aukeratu eta ikuslegoaren saria nork jasoko duen aukeratzeko. Astebetez egongo da botoa emateko aukera (hilaren 20tik 24ra), eta 25ean, Santio egunean, jakinaraziko da irabazlea. Uztarriak erakusketako argazki batzuk bildu ditu bilduma batean. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide