Lagun Onak-ekoak Perdidon

Uztarria.eus 2009ko uzt. 15a, 11:43

Joan den asteburuan Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta hainbat mendizale Perdidon izan zen (goiko argazkian ikus daiteke). Datorren astebururako, berriz, Europako mendietara asteburupasa antolatu dute. Larunbatean goizeko 03:00etan irtengo dute eta igande arratsaldean itzuliko dira. Han, Poncebos-Bulnes-Fuente De ibilaldia egiteko asmoa dute. Irteeran parte hartzeko ostegunerako izena eman behar da Mendizaleen tabernan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide