Itsasiren 'Laga Boga' ikuskizuna

Uztarria.eus 2009ko uzt. 20a, 15:03

Azpeitia Dantzan programaren baitan 'Laga Boga' dantza emanaldi berria estreinatu zuen Itsasi Dantza Taldeak larunbatean. Euskal Herriko hainbat txokotako dantza tradizionalak dantzatu zituzten eta hainbat kantu ezagun eta ezezagun hartu eta koreografia egin diete lan berrian. Mikel Laboa zenaren bi kanturi koreografia egin diete, hari "omenalditxo bat" egiteko helburuarekin. Argazkian, ikuskizunaren une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide