Azpeitiarrak sanferminetako erremonte txapelketan

Uztarria.eus 2009ko uzt. 2a, 17:57

Imanol Badiola eta Txetxu Iriarte azpeitiar erremontistek (argazkian) Iruñeako San Fermin jaien barruan jokatuko den Aceites Sandua txapelketan hartuko dute parte. Lau bikote ariko dira lehian Huarteko Euskal Jai Berri frontoian; gaur egungo indartsuenak, antolatzaileen esanetan. Iriartek Zeberio II.arekin osatuko du bikotea; uztailaren 7an jokatuko dute finalaurrekoa, Urriza-Urrutiaren kontra. Badiola, berriz, Ezkurraren atzelaria izango da; Altuna II.a eta San Miguelen kontra jokatuko dute uztailaren 9ko finalaurrekoa. Finala hilaren 11n izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide