Opariak banatzeko prest

Uztarria.eus 2009ko uzt. 23a, 14:22

Larunbatean (uztailak 25) irekiko ditu Uztarria Komunikazio Taldearen tonbolak ateak. Erdi kalean kokatuko da, Jabier Iruretak utzitako lokalean, eta uztailaren 30ean eta 31n ere zabalduta egongo da. Euroan bi txartel salduko dira eta herritarrek milaka opari eskuratu ahalko dituzte, MP3ak, herriko jatetxeek eskainitako afariak eta Zumaiko Zelai Talasoterapiak eskainitako zirkutua, besteak beste. Tonbolako azken egunean, Ukabi informatika dendak eskainitako ordenagailu eramangarria eta inprimagailua, lau lagunentzako afaria eta hiru otarra zozkatuko dira. Dena prest dugu opariak banatzeko!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide