Odriozola gogoan, oroitarria Orin

Uztarria.eus 2009ko uzt. 3a, 12:28

Asteburuan Lagun Onak Mendi Bazkunako mendizaleak Leiren, Arangoitin eta Orin ibili dira. Igandean joan ziren Orira, eta han Aritz Odriozola Zabaletxe mendi elkarteko presidente ohiaren oroimenez haren lagunek jarritako oroitarrira bisitatu zuten. Bertan, mendizalea gogoan, Xabier Leteren Adiskide bat bazen abestu eta Oriko tontorra igo zuten. Argazkian, mendizaleak oroitarria dagoen lekuan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide