Erretiratuak urtegian goiz-pasa

Uztarria.eus 2009ko uzt. 6a, 11:44

Azpeitiko erretiratuen Xoxoteko eguna izan zen larunbatean, baina aurretik eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, irteerako ibilbidea aldatzea erabaki zuen irteera antolatzen duen Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen Sailak. Beraz, Xoxotera joan beharrean Nuarbeko Ibaieder urtegira joan ziren goiz-pasa. 10:30ean irten zuten autoz herriko plazatik, eta urtegiko zati bat autoz egin zuten. Hala ere, pasieran ibiltzeko aukera izan zuten urtegira joandako 70 lagunek. Ondoren, meza entzun eta hamaiketakoa egitera Aratz Errekara joan ziren. Baigera IIko tabernan bazkaldu zuten; 80 lagun inguru bildu zen bazkaritan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide