Udalekuetako lehen txanda azken txanpan

Uztarria.eus 2009ko uzt. 9a, 20:54

Udaleko Gazteria Sailaren udaleku irekietako lehen txanda amaituko da bihar, ostirala. Jaialdia egingo dute Izarraitz pilotalekuan, 12:00etatik aurrera. Guztira, 330 gaztek hartu dute parte antolatutako ekintzetan eta antolatzaileak "gustura" daude. "Aurten, irteera lekuak aldatu egin ditugu. Donostiara joan beharrean, Gaztelugatxera eta Pasaiara joan dira gazteak, eta gauza ezberdinak egitea lortu dugu", dio Gazteriako teknikari Aloña Larrañagak. Astelehenean, uztailak 13, hasiko da bigarrengo txanda; besteak beste, Pirinioetara joango dira gaztetxoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide