Zuzenien lasterketan izena emateko azken egunak

Uztarria.eus 2009ko uzt. 10a, 13:12

Uztailaren 26an Zuzenien Erlojuaren Aukako Lehen Mendi lasterketa egingo dute. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatutako proban, parte-hartzaileek Ezkerretegitik irten eta Xoxoteteko San Inazioaren irudiraino zuzenean igo beharko dute. Dagoeneko 63 parte-hartzailek eman dute izena. Datorren asteazkena, uztailak 15, izango da horretarako azken eguna eta gehiengo lasterkari kopurua 200 pertsonakoa izango da.Euskal Herriko I. Igoera Bertikalen Zirkuituaren baitan antolatutako proba da Azpeitikoa Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide