Lagun Onak futbol elkarteak plasma telebista baten zozketa egin zuen urriaren 7an, Urrategi etxetresna elektrikoen laguntzarekin. Zozketa Hirugarren Mailako taldearen partida ikustera joan zirenen artean egin zen, eta goiko argazkian sarituak ageri dira, Lagun Onakeko presidentearekin -erdikoa da-.