Hiru kilo eta erdiko astaputza

Uztarria.eus 2009ko urr. 5a, 12:21

Azpeitiko Etxaun Txoko etxaldean aurkikuntza berezia egin dute egun hauetan: hiru kilo eta erdiko astaputza aurkitu dute, tamaina txikiagoko beste batzuz inguratuta. Pedro Aizpuru Etxaun izan da etxe atarian onddo berezia aurkitu duena. Astaputz erraldoia Lycoperdon generoko onddo berezia da. Goiko argazkian, Pedro Etxaun ageri da, hiru kilo eta erdiko astaputzarekin ('Urola Kostako Hitza').

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide