Laxo arrosak minbiziaren kontra

Uztarria.eus 2009ko urr. 20a, 18:14

Bularreko minbiziaren kontrako eguna astelehenean (urriak 19) izan zen. Baina Azpeitian, urteroko legez, laxo arrosak banatzeko eguna asteartea (urriak 20) izan da, asteroko azokarekin batera. Goiz osoan zehar udaletxe azpian egon da laxoak banatzeko postua (argazkian), eta kalez kale ere ibili dira zeregin horretan, gaitzaren inguruko kontzientziazioa indartu asmoz.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide