Azpeitiko EAJk antolatu duen hitzaldi zikloa atzo (osteguna) hasi zen. Andoni Zubizarretak, Joxe Mari Larrañagak eta Juan Antonio Larrañagak (argazkian, ezkerretik eskubira), futboleko esperientziak tarteko, kirol horretan harrobiko lana egiteak gazteengan ilusioa sortzen ote duen aztertu zuten, besteak beste, hitzaldi-solasaldira inguratu zirenekin. Javier Elzo soziologoa izango da hurrengo gonbidatua, ziklo honen barruan, abenduaren 16an (Uztarria) Informazio gehiago