'Zerbitzu sozialen ibilbidea' kanpaina Azpeitian izan da

Uztarria.eus 2009ko azaroaren 10a

LAB sindikatuak azaroaren 3tik 27ra Euskal Herrian egingo duen 'Zerbitzu sozialen ibilbidea' kanpainak Azpeitian egin du gaur, asteartea, geldialdia. Azokan izan dira LABeko kideak, 'Zerbitzu sozialen azokarik ez!' lelopean herritarrei sektorearen eta bertako langileen egoera ezagutzera ematen. Argazkian, LABeko kideak herriko plazan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide