Eskola antzerkian parte hartu dute Azpeitiko gazteek

Uztarria.eus 2009ko aza. 18a, 12:58

Gaur, asteazkena, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleek eta Azpeitiko Haurren Antzerki Tailerrekoek antzerki topaketen baitan antzerki obra bana eskaini dute. Lehenengo, Ikasberriko ikasleen txanda izan da "Ba dago eta ez dago. Zer ote dago?" antzezlanarekin. Azpeitiko Haurren Antzerki Tailerrekoek, berriz, "Autobusaren zain" lana eskaini dute. Goiko argazkian, Ikasberri Azpeitiko Ikastolako ikasleak antzezten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide