Publizitate sexista salatu dute Bilgune Feministako kideek

Uztarria.eus 2010ko urt. 5a, 13:58

Gaur, urtarrilak 5, Bilgune Feministako kideek 'Publizitate duina, gure eskubidea' lelopean plazan agerraldia egin dute. Egunero, telebistan ikusten den publizitatea salatu nahi izan dute. Publizitate sexistak, parekidetasunaren bidean "atzera pausoak" ematen dituela uste dute. Eta horrek, "emakumea objetu soil" bihurtzen duela gaineratu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide