Berrehun bat lagun bildu dira gaur (larunbata) arratsaldean ezker abertzaleak deitutako manifestazioan. "Azpeitia berria" aldarrikatu dute, eta EAJren jokabidea salatu, "urtebete darama-eta zentsuratzen, botere gosez alkatetza hartu zuenetik". Ezker abertzaleak aitortu du EArekin eta Aralarrekin aritu dela "herria ezkerretik eraikitzen", baina EAri "behin betiko hautu estrategikoa" egiteko eskatu dio, "Euskal Herrian prozesu demokratikoa garatzeko eta Azpeitia berria egiten segitzeko". Argazkian, manifestazioa plazatik irteten. Informazio gehiago