Zazpi urte

Uztarria.eus 2010ko ots. 19a, 12:35

Justu gaur zazpi urteko argazkia da hau: 2003ko otsailaren 19koa. Martxelo Otamendi ageri da, 'Egunkaria'-ko orduko zuzendaria, Azpeitian euskal prentsaren egoeraz hitzaldia ematen, Baigeran, Baite Euskara Elkarteak antolatuta. Handik ordu batzuetara atxilotu egin zuten, beste bederatzi euskaltzale ere bai, 'Egunkaria'-ren kontrako operazioan. Haietatik bost daude auzipetuta, epaia ez dute jaso oraindik, zigortzeko arriskua daukate. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide