Jon Anzaren heriotza salatu zuten ostegunean

Uztarria.eus 2010ko mar. 22a, 10:55

Joan den ostegunean, Jon Anzaren heriotza salatzeko elkarretaratzeak eta manifestazioa egin zituzten Azpeitian. Goizean, Herrizaingo Sailak egitekoak ziren manifestazioak bertan behera utzi ondoren, ehunka ikasle bildu zen Loiolabideko biribilgunean. Arratsaldean, berriz, AMM-k deituta baimendutako manifestazioa egin zuten herriko kaleetan zehar. Goiko argazkian goiz partean Loiolabideko biribilgunean egin zuten elkarretaratzea. (Nerea Uranga) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide