Presoei elkartasuna adieraztera, Leonera

Uztarria.eus 2010ko mar. 23a, 12:07

Joan den larunbatean Urola Kostako 60 lagun, tartean 20 bat azpeitiar, Leongo espetxera joan ziren bertako presoei elkartasuna adierazteko asmoz. Espetxera iritsi bezain pronto, petardo eta suziriak bota zituzten. Etengabeko elkartasun oihuak egin zizkieten euskal preso politikoei eta haiek ikurrinak atera zituzten beraien ziegetatik. Datorren asteburuan Jaeneko espetxera egingo dute martxa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide