Enparango zubira sartzeko, biribilgunean buelta

Uztarria.eus 2010ko mar. 26a, 13:23

Joan den aste bukaeran konoak jarri zituen udaltzaingoak Zelai Luzen, Enparan Dorretxe aurrean, hain zuzen. Hori dela eta, Zelai Luzen behera datozen autoek Enparango zubira ezin dute zuzenean sartu. Legez ezin da Enparan atzeko biribilgunean bueltarik eman gabe sartu zubira eta kono hauek jarrita daudenez, ezin bestean eman behar da buelta biribilgunean. Goiko argazkian, udaltzaingoek jarri dituzten konoak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide