Duela bi aste 33 lagunek hartu zuten parte I. Gau-Txori Argazki Rallyan. Haizete handia izan zuten lagun, baina moldatu ziren argazkiak ateratzerakoan. Dagoeneko amaitu zaie parte hartzaileei gau hartan ateratako argazkiak entregatzeko epea, eta orain epailek dute azken hitza. Beraiek aukeratuko baitituzte argazki sarituak.