Joan den ostiralean, martxoaren 12an, Azpeitiko ikastetxe desberdinetako 350 bat ikasle bildu ziren Loiolabideko biribilgunean. Euskal Eskola Nazionalaren alde,"Inposaketarik ez! Borrokatu marra gorriak" lelopean egin zuten kontzentrazioa. Goiko argazkian ostiralean egin zuten elkarretaratzea.