Atzo hasi zen Iturri Txiki eta Txiki-Txoko ludotekek eta Zapo Txoko gaztelekuak antolatu duten XI. Gazte Astea. Hainbat haur eta gaztetxo ari da parte hartzen ekimenetan eta ostiralera arte luzatuko dira ekintzak. Atzo, jolasak egin zituzten txikienek. Aldiz, 9 eta 12 urte bitartekoek fimo tailerra egin zuten eta helduenek, berriz, futbito txapelketa. Goiko argazkian haurrak Betherrametan. (Eli Aizpuru) Informazio gehiago