Liburuaren Nazioarteko Eguna Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko api. 23a, 13:57

Gaur, ostirala, Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta, liburuak saltzen ari dira udaletxe azpian. Udalak argitaratu dituen liburuak 5 euroren truke erosi daitezke bertan. Gaur (ostirala) egun osoan eta bihar (larunbata) goizean egongo da liburuen postua udaletxeko arkupetan. Gaur arratsaldean, gainera, ipuin-kontaketa saioa izango da liburutegian, 18:00etan hasita. Goiko argazkian, udaletxeko arkupetan jarri duten postua. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide