Herbehereetatik Azpeitira

Uztarria.eus 2010ko api. 27a, 11:21

Joan den astearte gauean, herbehereetako 17 ikasle etorri ziren Azpeitira Urola Ikastola BHI-k antolatzen duen truke programaren baitan. Pasa den urtarrilean izan ziren Urola Ikastolako ikasleak Herbehereetan, eta orain trukea amaitzeko, herbehereetakoak Azpeitian egongo dira ostegunera arte. Egun hauetan, Euskal Herriko herri nahiz txoko ezagutzen ari dira. Goiko argazkian, herbehereetako ikasleak atzo udaletxean harrera egin aurretik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide