'Egunkaria'-ko epaia gaur, une batetik bestera

Uztarria.eus 2010ko api. 10a, 14:42

Espainiako Auzitegi Nazionalak gaur (apirilak 12) emango du 'Egunkaria auziko' epaia, eguerdi parterako. Iazko abenduaren 15ean hasi eta otsailaren 1ean bukatu zen kazetaren itxierari buruzko epaiketa, eta fiskalak eta defentsak Joan Mari Torrealdai, IƱaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendi eta Xabier Oleaga auzipetuen absoluzioa eskatu zuten. Dignidad y Justicia eta AVT herri akusazioek, aldiz, 12 eta 14 urte arteko kartzela zigor eskaerak egin zituzten auzipetuentzako. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide