Hazparneko haurrak Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko api. 14a, 13:33

Joan den astean, apirilaren 7 eta 9 artean, Hazparneko hainbat haur izan zen Azpeitian. Hazparneko Ikastetxeak eta Azpeitiko Urola Ikastolak abian duten elkartruke programa dela eta hazpandarrak herrian izan ziren. Maiatza bukaeran joango dira Urola Ikastolako ikasleak Hazparnera. Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80. hamarkadatik. Goiko argazkian Hazparneko eta Azpeitiko ikasleak Urola Ikastolaren atarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide