Hasi da futbito txapelketa

Uztarria.eus 2010ko api. 16a, 12:52

Azken urteetako moduan, asteartean, hilaren 13an, hasi zen Gaztetxeak antolatutako futbito txapelketa. Bertan, 16 taldek hartuko dute parte aurtengoan. Egunero bi partidu jokatuko dituzte Betharrametan; 19:00etan lehenengoa eta 20:00etan bigarrena. Txapelketari amaiera emateko, finalak plazan jokatuko dira. Goiko argazkian, atzo Intz eta Akertzulo taldeek jokatu zuten partiduko une bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide