Pagoa sartu dute Zelai Luzen

Uztarria.eus 2010ko api. 16a, 13:12

Asteazkenean, hilaren 14an, Zelai Luze hasieran zegoen ezkia bota zuten ustelduta zegoelako. Duela pare bat urte arte, zuhaitza indartsu eta sasoiko zegoen, baina inausketa egin ondoren, zuhaitza indarra galduz joan da ihartu arte. Horregatik, haren lekuan pago bat landatu dute Udaleko langileek. Goiko argazkian, langileak pagoa landatzen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide