Baratzako zaindaria

Uztarria.eus 2010ko api. 19a, 13:55

Azkoitian eta Azpeitian Ereiten ekimena jarri zuten martxan iazko azaroan. Baratzak jarri zituzten Zelai Luzen eta igerileku aurrean. Baratza hauekin, bertako produktuak eta landa eremuko jarduera gizarteratzea eta bide batez sentsibilizazio kanpaina egin nahi izan dute sustatzaileek. Joan den astean, Zelai Luzeko baratzaren erdian gizaki itxura duen egurrezko txorimalo bat jarri zuten. Goiko argazkian, Zelai Luzeko baratzan jarri duten txorimaloa. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide