Jende ugari Santa Engrazin

Uztarria.eus 2010ko api. 21a, 11:42

Joan den igandean, hilaren 18an, azken urteetan izan den jendetzarik handiena bildu zen Santa Engrazin. Lagun Onak M.B-k eta Zestoako Agiro mendi taldeak antolatu zuten ibilaldia. Goizean soinu eta pandero hotsez girotuta egin zuten hamaiketakoa. Hamaiketakoaren ndoren, haurrek jolasak egin zituzten eta gero, haur nahiz helduak bazkaltzera jeitsi ziren Aizarnara. Arratsaldean ere jolaserako parada izan zuten haurrek eta 18:00ak aldera, itzuli ziren Zestoatik Azpeitira. Goiko argazkian Santa Engrazira joan ziren gazte batzuk. (Lagun Onak M.B.) Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide