Lorez jantzi zen Sanjuandegi

Uztarria.eus 2010ko mai. 11a, 12:10

Joan den larunbatean III.Lore Azoka egin zuten Sanjuandegiko Jose Antonio Agirre Plazan. Egun guztian zehar, hazitegiak, loreak eta landareak erosteko aukera izan zuten bertaratutakoek. Eguraldia lagun, Xanjuandegi Auzolanean auzo elkarteak antolatutako ekimenak arrakasta handia izan zuen. Goiko argazkian Jose Antonio Agirre Plazan jarri zuten postuetako bat.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide