Atxiloketak salatzeko elkarretaratzea

Uztarria.eus 2010ko mai. 14a, 10:53

Atzo goizean, joan den astean Lapurdin egindako atxiloketak salatzeko elkarretaratzea egin zuten hainbat ikaslek. Loiolabideko biribilgunean bildu ziren Iraurgi Ikastetxeko, Urola Ikastolako eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolako gazteak, eta 'Euskal gazteria aurrera! Atxilotuak askatu!' lelopean egin zuten elkarretaratzea. Goiko argazkian, kontzentrazioko une bat. Informazio gehiago

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide